Zerbitzuak
Eguneko ordutegia
Zentruko ordutegi normala 7:30etaik 18:00etara da.
Eskaeraren arabera ordutegia 19:00ak arte luzatu daiteke.
- Goizeko 7:30etatik 9etara: Lotarako, atsedenaldirako eta gosaria eta biberoia hartzeko ordua.
- Goizeko 9etatik 9:30etara: Haur-oihalak aldatzeko eta umeak garbitzeko momentua. Baita gelara joateko denbora da eguneroko jarduerekin hasteko.
- 9:30etatik 12:00etara: Gelan egoteko tartea. Eguneroko klasea hartzeko eta jolasteko denbora. Abestiak, jokuak, ipuinak, fitxak, motrizitatea…
- 12:00etatik 13:00era: Bazkariak, haurren garbiketa.
- 13:00etik 15:00retara: Siesta.
- 15:00etatik 15:30etara: Umeen garbiketa.
- 15:30etatik 16:00etara: Gurasoek Zentruan askaltzen ez duten umeak hartzeko momentua.
- 16:00etatik 17:00etara: Askariak.
- 17:00etatik 18:00retara: Jolasteko unea eta umeek gurasoak itxoiteko tartea. Bisitentzako denbora baita ere bada.
Sartzeko ordutegia: Goizeko 10ak arte.
Eguerdiko ordutegia: Zentruan bazkaltzen ez duten umeak 12:30etan haurreskolatik irtengo dira.
Arratsaldeko ordutegia: 15:30etatik aurrera sartu ahalko da zentrura, siesta ahalik eta gutxien mozteko.
Irteera ordutegia: Arratsaldeko 18:00ak arte.
Bazkari Zerbitzua
Egunero janariz hornitzen digun katering-ak hainbat menu desberdin eskeitzen dizkigu, pediatren aholkuak jarraituz eta familiei hiruhilabeteroz behin ezagutzera emango direnak.
Beharrezko informazioa eta denborarekin jakinaraziz gero menu bereziak kontutan edukiko dira.
Osasun Zerbitzuak
Gure haurreskola ingururako bio-babespen ekipo batekin osaturik dago, usainak ezabatu eta umeen arteko gaixotasunak ahalik eta gehien ekiditzeko pentsatuta, eta modu horretan birus eta bakteriez garbi dagoen inguru bat lortuko dugu.
Zentruan lanean dabiltzan pertsonek ez dute gaixotasun infekzio-kutsakorrik eta aldizkako osasun azterketak egiten dituzte.
Osasun-mediku laguntza duen aseguru baten jabe da zentrua, ume guztien onurarako.
Janzkera
Umeek arropa erosoak ekarri beharko dituzte, botoiak, tiranteak eta buzo-erako jantziak eramaten sahiestuz. Lorpen eta ohituretan independentzia lortzeko umea bera bakarrik ahalbidetzea funtsezkoa da, eta esfinterren kontrolan horrelako gauzek garrantzi asko daukate.
Arropak betekizun estetikoa daukan arren, babezpenerako (hotza/beroa ekiditzeko) eta funtzio ergonomikorako oso garrantzitsua da, bai umearentzako (mugitzeko errastasuna) zein irakaslearentzako (aldatzeko errastasuna).
Gauza guztiak umearen izenarekin markatuta joan beharko dira.