Instalazioak
Instalazioak
200 metro karratu baino gehiagorekin, zentrua instalazio abegitsu eta modernoenekin hornituta dago, antolaketa hurrengoa delarik:
- Sarrera-Hall: Kaletik zuzenean sartzeko gunea, pertsona elbarrituentzat sarbidea duelarik. Haurren harrera gunea eta arropaz aldatzeko eremua da, non gurasoek umeen sartze/irtetze momenturako itxarongo duten.
- Bulegoa: Gurasoei harreta egiteko txokoa da, non zerbitzuari buruzko xehetasun guztiak azalduko zaizkien.
- Aldagela eta komun-pertsonala: Irakasleak, bakarrik, arropaz aldatzeko gunea. Umeek mugatuta daukate gela honetara sartzea.
- Gela/Sehaska-gunea 0-1 urtekoa: 12 hilabete bitarteko haurtxoen eremua, non lo egin, jolastu eta haien aktibitateak egingo dituzten. Aldagela propioaz hornituta dago. Giro lasaia eta banakako egurrezko sehaskatxoak dituen gela da.
- 1-2 urteko Gela: 12-24 hilabete bitarteko umeek, lo egin, jolastu eta haien aktibitateak egingo dituzten eremua da. Aldagela propioaz hornituta dago.
- Erabilera anitzeko Gela: Hezkuntzarako, aske jolasteko, umeak sakabanatu eta zabaltzeko, jateko-eremua eta hurrengo jardueretarako, adibidez, eraikitako gunea da:
- Psikomotrizitatea: Psikomotrizitate ariketaren garapena bultzatzen dugu, estimulazio-goiztiarra eta haurren masajeekin batera.
- Zabaltze Tailerra: Prozesu kognitibo, perseptiboak eta intelektualak sustatzen ditugu.
- Joku sinbolikoak: Joku sinbolikoen garapenean murgiltzen gara.
- Plastika Tailerra: Sormenezko alderdia eta artistikoa lantzen dugu.
- Janariak prestazteko eremua: Elikagaiak gorde eta berotzeko gunea eta sukaldeko tresnak garbitzekoa. Umeek mugatuta daukate gela honetara sartzea.
- Umeen arropaz aldatzeko gunea.
- Jolastokia: Umeen aisialdirako eta jolasteko kanpoko gunea zein zentruko gela batekin lotuta dagoen.






