Nortzuk garen

TALDEA

Erabateko bokazioa eta irakasteko gaitasunak dituzten profesional kualifikatuez osatutako talde batekin lanean diardugu.

Haien menpe eta helburu nagusitzat haurren hezkuntza eta heziketa daukagu, eta antolaketa on batetarako, taldeko lana zein eguneroko ariketetan partaidetza ekinkorra izatea ezinbesteko ardatzak dira.

Zentruko taldeko kideek prestakuntza sendo eta legediak eskatzen dituen titulazioak dituzte.

Horrez gain eta tutore eta laguntzaileez aparte, psikopedagogo bat daukagu zeinek zuen seme/alaben garapena modu zuzen batean aztertu eta ikuskatuko duen.
Gainera, guztiontzako interesgarriak diren gaiei buruzko hitzaldiak antolatuko ditugu (txupeteak, umeen haserrealdiak, anaien etorrerak, haur-oihalak, elikadura…), eta proposamen berrietarako zein iradokizunetarako ateak zabal-zabalik edukiko ditugu beti.

 

HELBURUAK

0-2 hazkunde-epealdian zuen haurrek garapen handi bat lortuko dute eta lorpen hori erdiesteko era natural, osasuntsu eta aske batean laguntzea gure funtsezko xedeen artean daukagu.

  • Baloreetan oinarritutako giza-hezkuntza sendoa
  • Haien oinarrizko beharrak antzeman, helarazi eta jorratu
  • Beraien gorputza osotasunean ezagutu, kontrolatu eta zaindu
  • Gorputzaren mugimenduaren koordinazioa, katuka-ibili, oinez ibili, lasterka egin, jesarri
  • Zuringaren kontrola
  • Emozio eta sentimentuak ezagutu eta aditzera eman. Adimena eta ulermena sustatu
  • Jolastera ikastea eta gozatzea
  • Komunikazioa. Ahozko eta gorputzeko hizkuntza erabili
  • Jakintza eta ingurumenaren zaintza

Escuela infantil Kili-Kili Haurreskola

Calle Ondizko Andra Mari 3, 48940 Leioa (Bizkaia) Tel. 944 635 884